Malerreka egunarekin lotuta, herri guztietan egiten den mus txapelketa kanporaketan argazkian agertzen direnak izan ziren hiru bikote garaileak urrozen. Hirugarren postuan Alfontxito eta Ibai, bigarrenean Joseba eta Xabier eta garaileak, eta beraz, Ezkurran finalean parte hartu zutenak Imanol eta Unai. Aitzaki ederra herritarrak bildu eta musean aritzeko.
