Urroz eta Beintza-Labaiengo udalek Leurtzako komunak eraberritu dituzte, oinarrizko zerbitzu hau eguneratzeko asmoz, eta bide batez argindar jasangarriz hornitu da eraikina, ur-kontsumoa aurrezteko eta irisgarritasun-araudia betetzeko neurriak hartu dira, eta behar bezala hornitu da.
“Leurtzako Aisialdirako Eremu Naturaleko Bainuen birmoldaketa – Naturguneko oinarrizko zerbitzuak” deituriko proiektu honek “Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa: Europak landa-eremuetan inbertitzen du” dirulaguntzaren bidez 43.589,51 € jaso ditu.