Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Bisita gaitazu

KOKAPENA:

Urrotz Nafarroako ipar-mendebaldean dagoen udalerria da eta Malerrekako eskualdean dago. Nafarroako hiriburutik 60 kilometrora dago. Herrigunea 337 metroko garaieran dago.

Urrotz udalerriak iparraldetik Iturenekin du muga, hegoaldean Ultzamarekin, mendebaldean Beintza-Labaienekin, ekialdean Oitzekin eta hego-mendebaldean, berriz, Donamariarekin.

HISTORIA:

Urrotzen eta bere ingurunean giza presentzia duela 5.000 urtetik ezagutzen da, Pittortzar-eko eta Mugakosoroko dolmenak adierazten duten bezala. Hala ere, ez da 1280. urtera arte Urrotzeko herria lehenengo aldiz dokumentuetan aipatzen dela. 1845. urtera arte, herri honen historia “Santesteban de Lerin” herrira lotuta dago, urte horretan udal independente bihurtu zelarik.

XIX mendean zehar Urrotz ingurua Gerra Karlistetako hainbat pasarteko agertokia izan zen, 1835eko martxoaren 12an, soldadu liberalen eta karlisten arteko borroka nabarmentzen delarik.

Aipatzekoa da 1872ko maiatzean, Hirugarren Gerra Karlistan zehar, Urrotz herritik hurbil dagoen Orokietako herrian (Basaburua), Nafarroako Gurutze Gorriaren lehen partaidetza izan zela borroka baten testuinguruan.

Herriaren inguru menditsuak merkantziaren trafikoa baldintzatu izan du eta beste toki batzuekin komunikatzeko aukera eman izan du. Belateko portuko karretera eraiki zenetik, bide hau erabiltzetik utzi zen eta horren ondorioz, galtzadan hobekuntzak egitea erabaki zen, Zumardenako bide harriztatua bezalakoak.

Gaur egun, Urrotzeko herrian eta baserrietan sakabanatuta dauden etxeetan 175 pertsona inguru bizi dira.

NOLA IRITSI:

Iruñeatik:

-Irun alderako errepidea hartu N-121-A
-Legasa/Doneztebe-Santesteban-eranzko irteera hartu du, NA-1210 errepidea
-Donezteben zaudela, NA-4040 errepidea hartu Urrozera iritsi arte.

Donostiatik:

-AP-8 Autobidea hartu
-1. irteeratik atera eta N-121A bidea jarraitu.
-Doneztebera iristerakoan, NA-4040 errepidea hartu Urroz herrira iritsi arte.

JAN ETA LO EGIN:
NON JAN:
Izena Helbidea
Urrozko Ostatua San Migel Karrika 1
NON LO EGIN:
Izena Helbidea Telefonoa
Danboliñenea landetxea Urrotz 948 451733
Tomasenea landetxea Urrotz 948 450232
Juankonogoia landaetxea Urrotz 948 450576