PRIBATASUN POLITIKA
Azken eguneratzea: 2025/02/25
Datuen Babeserako Oinarrizko Informazioa | |
Erantzulea | Urrozko Udala (IFZ: P3124400G) |
Helburuak |
Urrozko Udalak dituen jarduerei buruzko informazioa ematea eta bere zerbitzuak antolatzea, zabaltzea eta kudeatzea. Urrozko Udalak eta interesdunen arteko harremanetarako, kontsultarako eta komunikaziorako tresna bat eskaintzea, esate baterako, eskaerei erantzunez. |
Legitimazioa |
Interes publikoko misio bat gauzatzeko tratamenduaren beharra (“kontratu-harremana” RGPD 6.1.b art.) Interesdunak emandako baimen zehatza (RGPD 6.1.a art.) Urrozko Udalaren legezko interesa (RGPD 6.1.f art.) |
Hartzaileak | Oro har, ez da aurreikusten hirugarrenei datuak komunikatzea, legezko betebeharrak edo kasu espezifikoak izan ezik. |
Eskubideak | Datuen babeserako zure eskubideak erabiltzeko helbide honetara jo dezakezu: San Miguel Karrika 1, 31752 Urrotz (Nafarroa) edo posta elektroniko honetara udala@urrotz.eus. |
Pribatutasun Politika – Datu Pertsonalen Babesa
Atarikoa
Datu Pertsonalak Babesteko Arautegia betez, 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena (“RGPD”) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko 3/2018 Lege Organikora (“LOPDGDD”) aipamen berezia eginez, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie posta elektroniko, web formulario edo webgune honetan dagoen beste baliabidearen bitartez emandako datu pertsonalak, P3124400G I.F.Z. duen Urrozko Udalaren (aurrerantzean “Udala” edo “Tratamenduaren Erantzulea”), tratamendu-sistemetan jasoko direla, horixe baita Tratamenduaren Erantzulea. Hala, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, herritarrekin harremanetan jartzeko, udal zerbitzuak modu egokian kudeatzeko eta Udalaren jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira.
Legitimaziorako Oinarri Juridikoak
Zure datuak tratatzeko oinarri juridikoak, Datu Pertsonalak Babesteko legediaren baitan, interes publikoko misio bat gauzatzeko tratamenduaren beharra (Udalak kudeatzen dituen zerbitzu batzuk gauzatzeko), tratamenduaren erantzulearen legezko eginbeharrak betetzeko (adibidez administrazio publikoei egin beharreko komunikazioak), eskatutako zerbitzuak emateko tratamenduaren beharra (zerbitzu batzuen kudeaketa, adibidez), datuak tratatzeko emandako baimena (zenbait inprimakietan) eta Udalaren legezko interesa (esate baterako, komunikazio elektronikoak bidaltzeko) dira.
Udalak erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko.
Datu pertsonalak biltzea
Udalak ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen, bere webgunean sartzeko; alabaina, formulario batzuk eta zerbitzu batzuk erabiltzeko (esate baterako, egoitza elektronikoa), ezinbestekoa da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea. Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Udalak erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko.
Erabiltzaileak galarazita izango du eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea. Erabiltzaileak ezingo du erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.
Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Udalak ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean.
Urrozko Udalak, webgunearen bidez, herritarren parte-hartzea eskatzen duten ekitaldi, jarduera eta abarrei buruzko informazioa eskaintzen du. Batzuetan, emandako informazioarekin batera, pertsona identifikatuak edo identifikagarriak agertzen diren argazkiak edo bideoak aurkezten dira. Erabiltzailearen kasua bada, agertu nahi ez badu, udala@urrotz.eus helbidera kopia bidali eta webgunearen sekzioa adierazi dezake. 14 urtetik beherakoen kasuan, eskaera hau haien gurasoek edota tutoreek egin behar dute.
Webgune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika eta webgunearen baldintza orokorrak onartzea.
Adin-txikikoen datu bilketa
Urrozko Udalak ez die 14 urteko beherakoiei haien datu pertsonalak ematen uzten, ezta webguneko formularioen bidez ezta posta elektronikoaren bidez. Beraz, haien gurasoen edo tutoreen baimena erakusten ez badute, egiten dutenek 14 urtetik gorakoak direla adierazten dute.
Beraz, bitarteko horiek erabiliz datu pertsonalak ematen dituztenek formalki adierazten dute 14 urtetik gorakoak direla edo, halakorik ezean, gurasoen eta/edo legezko tutoreen baimena dutela.
Datu Pertsonalen Tratamendu-Jardueren Erregistroa
- Udal Errolda
- Udal Zerbitzu Orokorrak
- Kontabilitate eta Zerga Kudeaketa
- Enplegu Publikoa
- Langileak
- Lan Arriskuen Prebentzioa eta Langileen Osasuna
- Posta Elektronikoa eta bestelako Komunikazio Ekektronikoak
- Webgunearen Kudeaketa eta Komunikazioa
- Administrazioa
Interesdunen eskubideak
Udalak erabiltzaileari gogorarazi nahi dio edonoiz erabil ditzakeela sarbide, zuzenketa, ezeztapen, mugaketa eta lekualdatze eskubideak. Era berean, emandako baimena edonoiz ezeztatu dezake, baita gai honi buruzko bestelako edozein eskari egin ere. Horretarako Tratamenduaren Erantzuleari idatzi bat bidali beharko dio, helbide honetara: Urrozko Udala, San Miguel Karrika, 1 – 31752 Urrotz (Nafarroa) edo posta elektroniko honetara udala@urrotz.eus.
Eskaerarekin batera, interesdunaren nortasun agiri baten kopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, nortasun agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu.
Horretarako eredu hauek erabili daitezke:
– ERABAKI AUTOMATIZATUEN AURKA
Eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (aepd.es).
Datuak Babesteko Ordezkaria (DPO)
Datu pertsonalak babesteko legedia betez, bereziki 2016/679 (EB) Arautegia, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena (“RGPD”) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko Abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa (“LOPD”), Urrozko Udalak jakinarazi nahi dizu Datuak Babesteko Ordezkaria izendatu duela eta interesdunen eskura jartzen dituela bere kontakturako informazioa:
Erakundea: DPO BIDE, S.L.
Helbidea: Azkoitia Plaza, 5, 2.D – 20011 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Telefono-zenbakia: +34 943453588
Posta elektronikoa: info@dpobide.com
Sare sozialetarako eta web kanaletarako estekak
Webgune honek sare sozialetarako eta kanpoko webgune eta web-kanaletarako estekak eskaini ditzake. Urrozko Udalak ez du bere gain hartzen estekatutako gune horien gaineko inongo erantzukizunik. Webgune honetan kokatutako esteketatik edo beste edozein modutan Urrozko Udalarekin zerikusia duten sare sozialetan eta kanpoko webgune eta web-kanaletan sartzen den erabiltzaileari aldez aurretik eta berariaz jakinarazten diogu erabilera-baldintzak, pribatutasun-politikak, cookien politikak eta beste edozein baldintza eta/edo araudi sare sozial eta webgune eta web-kanal horien arduradunen menpe daudela, inoiz ez Urrozko Udalaren menpe.
Urrozko Udalaren presentzia Sare Sozialetan
Urrozko Udalak Sare Sozial desberdinetan profilak izan ditzake, udalarekin edo haren jarduerarekin lotutako zerbitzuak eta jarduerak zabaltzeko helburu nagusiarekin. Kanal horien bidez eskaintzen diren argitalpenak orientagarriak izango dira.
Erabiltzaileak bere sare sozialetan duen profilarekin Urrozko Udalaren profiletan erregistratzean, berariazko baimena ematen dio udalari bere datu pertsonalak Pribatutasun Politika honen arabera tratatzeko.
Erabiltzaileak sare sozialen bidez borondatez emandako informazioa eta datu pertsonalak Urrozko Udala erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, erabiltzaileak egiten dituen kontsultei eta eskaerei erantzuteko, udalarekin edo haren jarduerarekin lotutako informazio eta komunikazioak bidaltzeko erabil daitezke. Era berean, erabiltzaileak Urrozko Udalari eta haren argitalpenei buruz duen iritzia edo balorazioa ezagutzeko eta, oro har, Urrozko Udalak sare sozialetan duen presentzia kudeatzeko erabiliko da.
Erabiltzaileei jakinarazten zaie Urrozko Udalaren sare sozialen bidez argitaratzen den informazioa eta edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, iruzkinak, mezuak edo beste material bat) sare sozialen beste erabiltzaile batzuen esku gera daitezkeela (hala badagokio, datu pertsonalak barne). Hirugarrenen datu pertsonalak erabiltzen dituen erabiltzaileak nahitaez eskatu behar du datu horiek tratatzeko baimena. Sare sozial bakoitzaren erabiltzaile-profila konfiguratzen denetik, erabiltzaileak kasu bakoitzean publiko egin nahi duen informazioa konfiguratu dezake, eman dituen baimenak ikusi, ezabatu edo desaktibatu, eta bere argitalpenak kudeatu, bere irizpidearen eta sare sozial bakoitza erabiltzeko arauen arabera.
Erabiltzailearen argitalpenek indarrean dagoen legedia, sare sozialek ezarritako pribatutasun politikak eta erabilera arauak eta Urrozko Udalak duen pribatutasun politika bete beharko ditu. Honen erantzule bakarra erabiltzailea izango da. Urrozko Udalak ez du inolako erantzukizunik hartzen bere gain erabiltzaile bakoitzak egiten dituen argitalpenei dagokienez. Urrozko Udalak alde bakarrez eta aldez aurretik jakinarazi gabe ezabatuko ditu indarrean dagoen legedia, erabilera arauak eta ezarritako pribatutasun politikak urratzen dituzten edukiak, edo desegokitzat jotzen dituenak.
Urrozko Udalak Facebook, X, Instagram eta beste sare sozial batzuetako profilak jarraitu ditzake, baina horrek ez du esan nahi horiekin inolako loturarik dagoenik.
Urrozko Udalak beretzat gordetzen du bide honen bitartez jasotako mezu edo iruzkinei ez erantzuteko eskubidea. Urrozko Udalak edozein unetan eta aldez aurretik abisatu gabe aldatu edo ezabatu ahal izango ditu bere sare sozialetan igorritako argitalpenak.
Jarraitzailea izatean edo sare sozialetan “gustatzen zait” sakatzean, onartzen duzu: 1) zure datu pertsonalak dagokion sare sozialaren pribatutasun politikaren inguruan tratatzea; 2) Urrozko Udalak zure kontaktu zerrendan jasotako datuak eskuratzea; 3) enpresak argitaratutako albisteak eta promozioak zure abisu eta jakinarazpenetan agertzea.
Erabiltzaileak Urrozko Udalaren sare sozialetako kanal ofizialak jarraitzeari utzi nahi badio, sare sozial bakoitzak horretarako ezarritako tresnak erabiliz egin behar du.
Segurtasun-neurriak
Udalak, bere tratamendu-sistemetan dauden datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Udalaren erantzukizunpekoak.
Urrozko Udalak aplikatzen dituen neurri teknikoak eta antolakuntzakoak Administrazio Elektronikoaren esparruan Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuaren II. eranskinaren arabera (Segurtasun-neurriak) aplikatzen direnak dira.
Segurtasun Urraketak
Erabiltzaileak berehala jakinarazi beharko dio Urrozko Udalari webgune, eremu pribatu, egoitza elektroniko, sarbide-gako edo informazioaren segurtasuna eta konfidentzialtasuna edo webgunearen funtzionamendu egokia arriskuan jartzen duen edozein gorabehera, segurtasun-urraketa, sarbide okerra edo baimendu gabea. Jakinarazpena egiteko 948 45 00 13 telefono zenbakia edo udala@urrotz.eus helbide elektronikoa erabili ditzake.
Kontserbazio epea
Emandako datu pertsonalak, hauek bildu diren helburuak betetzeko, helburuak ekar ditzaketen erantzukizunak zehazteko eta kasu bakoitzean aplikatu beharreko araudiak (kontabilitatekoa, fiskala, administratiboa, etab.) ezartzen dituen aldian gordeko dira.
Indarraldia
Udalak beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Udalak aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Udalak gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika horretara.
Jurisdikzioa
Udala eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten menpe jarri behar dutela, Udala eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Nafarroako Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.
Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Udalak Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.